Résultats de recherche de titre
Articles 1 à 8 sur 8
Arma, tiro, bammm!
Par Joan Mari Irigoien Aranberri. 2013
?Hamzak, beraz, leherketa hura zuen jada buruan: izango ez zuen, bada, puntuari begira zegoela musika hura etorri bazitzaion, bamm bamm-bamm?…
musika hura, bai, gorputzean ere sentitzen zuena, bere gorputza zuhaitz bat balitz bezala, zainak adartzat zituena eta bere bihotz hura fruitutzat; bihotz hura, soka bakarreko lautak bezala, bamm-bamm-bamm egiten zuena, sistoleak eta diastoleak bat eginik; musika hura, segundo gutiren buruan erabateko bakera eraman zuena: BAMMM!? Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria) bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte. Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.Alferrik ez balitz
Par Karlos Linazasoro Izagirre. 2014
1000 aforismo ondu ditu Karlos Linazasorok liburu honetarako. Genero berezia da aforismoa: itxuraz sinple, baina ondo egiteko trebetasun aparta behar…
duena, tolosarrak erakusten duena bezalakoa. Gogoeta txundigarriak, poesia printzak, mikroipuinak, adar jotzeak, paradoxak eta bestelakoak aurkituko ditugu pasarte laburrotan, guztiak ere egileak ohi duen zorroztasunez eta ironiaz landuak.Ez zen diruagatik
Par Ana Jaka García. 2014
?Sos bat bera ere ez niola pasako esan nion. Beti berdin. Faena kaskarra antzeko esaldiekin errematatzen du aldiro: emadazu zerbait,…
larri nabil, lana kobratu bezain pronto itzuliko dizut. Erromantikoa gizona! Pelikuletan bezala. Normalean, ondo aukeratzen zuen unea: larrua jo eta berehala, egin berri duzuna maitasuna dela sinesteko gogorik handiena daukazunean. Prakak jantzi izan balitu sikiera... Baina goiko aldetik janzten hasia zegoen, bere hankatxo meheak airean, zigarreta ahoan, ilea nahasita, begi-zulo handiekin eta asebeteta utzia nuela pentsatzeko urduriegi.?Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. Pisukidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena. Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatzen ahal diogun, diruak eta diru ezak sortzen dizkiguten katramilak? horra orri hauetan topa daitekeen koktelaren zenbait osagai.Inon ez, inoiz ez
Par Iban Zaldua Gonzalez. 2014
Ipuin liburu sendo eta mardul bat prestatu du Zalduak, bere azken urteetako lanaren emaitza. Estilo, gai eta luzera desberdineko 38…
ipuin bildu ditu guztira, hiru parte nagusi eta eranskin batean. Zalduak ohi duen maisutasuna, zorroztasuna, fikziorako asmamen izugarria eta zirti-zarta banatutako ironia-dosiak topatuko ditu irakurleak bertan. Ipuinen artean badira fantastikoak eta erralistak, metaliteratura lantzen dutenak, eguneroko bizitzaren ifrentzua erakusten dutenak eta azkenaldiko gure panorama politikoa erretratatzen dutenak.San Ferminetan, Lesakan
Par John Andueza Altuna. 2014
Donostiako Bilintx institutura itzuli da John Andueza Larunbatean Bukowskin nobela arrakastatsuaren ondoren; oraingoan, DBHko 4. mailako abenturak kontatzen dizkigu. Danel…
eta Ximon lagunak dira protagonistak, baita Ximonen andregaia Amaia, eta gelako tribu guztietako ikasleak ere: apatxeak, komantxeak, txerokiak, txeieneak, moikanoak eta baita payuk despistaturen bat ere. Ikasketa-amaierako bidaia egiteko asmoa dute, eta horretarako dirua lortzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte. Baina ezusteko batek planak guztiz aldarazi beharko dizkiete.Lasai, ez da ezer gertatzen
Par Ana Malagon Zaldua. 2014
Bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zalduak hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, insatisfazioaren eta inkomunikazioaren…
kartografia. 162 mikroipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona. Haurtzaroa ageri da kontakizunotan, ez idealizatua baizik porrot txikiz osatua; heriotza ez tragikoa baizik eta ia etxekoa, misteriotsu baina aldi berean irrigarria; maitasun ez poz betezko baizik ahitua, askotan jaio orduko usteldua. Idazkera sobrio eta zehatza darabil Malagonek, apaingarriei eta enfasiei ihes egiten diena, eta ?bistan denez? luzamendutan galtzen ez dena.Elementary Vietnamese
Par Binh Nhu Ngo. 1945
This is a complete Vietnamese language course designed for college or high school-level classroom use or self-study. Since its publication…
in 1998, "Elementary Vietnamese" has become the leading book for anyone wishing to learn Vietnamese, and an invaluable resource for people traveling, studying or working in Vietnam. This beginner Vietnamese book was originally developed for classroom use at Harvard University, where it has been field-tested for many years. This revised Third Edition has been thoroughly updated to reflect recent developments in Vietnamese speech patterns and culture over the past decade. The main focus of "Elementary Vietnamese" is to assist learners in developing basic skills in listening, speaking, writing and reading the language. It serves a secondary function as a general introduction to modern Vietnamese society and culture, with dialogues, cultural notes, exercises and readings drawn from contemporary life and popular media there. "Elementary Vietnamese" is designed for effective self-study as well as for use in a college-level classroom. Features of the Third Edition include: Many hours of new audio recordings by native Vietnamese speakers. Innovative pronunciation drills to help you to achieve near-native pronunciation ability. New usage examples, cultural notes, and exercises along with photos showing life in Vietnam today. A guide for instructors ("New Edition Notes") detailing changes made in the Third Edition. The MP3 audio recordings which accompany this book are of native Vietnamese speakers. These recordings cover: All dialogues, narratives and vocabulary. Grammar and usage notes. Everyday Vietnamese idioms and expressions. A unique set of pronunciation drills to help you speak like a native and . Commonly-used proverbs, to help you speak and understand colloquial Vietnamese.Vredaman
Par Unai Elorriaga Lopez de Letona. 2006
Aurreko bere bi liburu arrakastatsuen ondoren (Sprako tranbia eta Van?t Hoffen ilea), nobela berri batekin dator Unai Elorriaga (Algorta, 1973):…
Vredaman. Aita ospitalean gaixo eta ama hura zaintzen dauzkalako osaba-izekoen etxera bidaltzen duten haurra; golf-klub baten barruan errugbi-zelai klandestino bat margotu nahi duten bi lagun; urtetan arkitekto baten andregai izan baina inoiz ezkondu ez zen emakume adindua; aitite gizon inportantea zela jakin eta haren arrastoaren atzetik dabilen gaztea. Elkarrekin nahasten diren hainbat istorio daude liburu honetan, pertsonaia ameslari, xelebre edo maitagarriz beteak, bakoitza bere estilo eta hizkera berezian kontatua: haurraren sinpletasun magikoa, atso-agureen berritsukeria patxadatsua, alprojen elkarrizketa zoroak? Jolasetik asko du eleberri honek, baina jolasetik harago gizatasun-taupadak ere nabarmenduko ditu irakurleak, amaierara hurbildu ahala emozioan goraka doan kontakizun biribil eta gozagarri honetan.