Résultats de recherche de titre
Articles 1 à 20 sur 214

Hilen logika ezkutua
Par Jabier Muguruza. 2015
Daniel Innerarity filosofoak esaten du Jabier Muguruza dela gure Leonard Cohen partikularra, euskaldunok gure artean daukaguna. Kanadarrak Popular problems diskoa…
kaleratu berri du, eta arazo itxuraz arrunt horiek, eguneroko egoera itxuraz xume horiek, izan dira beste behin ere Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak: Barne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, giza kondizioa, harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, bikote-harremanak, barneko indar ezezagunak, kulturaren egoera, bakardadea, duintasuna, zahartzaroa... horiek guztiak, umorez zipriztindurik, geure eguneroko bizimoduan txertaturik azaltzen dira Hilen logika ezkutua liburu eder honetan.
Arma, tiro, bammm!
Par Joan Mari Irigoien Aranberri. 2013
?Hamzak, beraz, leherketa hura zuen jada buruan: izango ez zuen, bada, puntuari begira zegoela musika hura etorri bazitzaion, bamm bamm-bamm?…
musika hura, bai, gorputzean ere sentitzen zuena, bere gorputza zuhaitz bat balitz bezala, zainak adartzat zituena eta bere bihotz hura fruitutzat; bihotz hura, soka bakarreko lautak bezala, bamm-bamm-bamm egiten zuena, sistoleak eta diastoleak bat eginik; musika hura, segundo gutiren buruan erabateko bakera eraman zuena: BAMMM!? Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria) bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte. Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.
All Of Us (Mandarin Edition)
Par Raymond Carver. 2014
我们所有人 雷蒙德·卡佛诗全集 This complete edition brings together all the poems of Carver's five previous books, from Fires to the posthumously…
published No Heroics, Please. It also contains bibliographical and textual notes on individual poems; a chronology of Carver's life and work; and a moving introduction by Carver's widow, the poet Tess Gallagher.本书涵盖了雷蒙德·卡佛一生创作的所有诗歌作品 文学价值尤为珍贵 卡佛诗歌具有其小说所有的美德 对于物质世界的深切关注 将广阔情感压缩在朴素瞬间的非凡能力 以及谈话式的亲切的诗歌声音 同时 他亦创造了一种奇妙的卡佛式的诗歌语调 柔软而克制 朴素而深邃 微妙地掌握着语言的尺度与抒情的适度 这种迷人的气息 像一层薄雾 淡淡地笼罩在卡佛的每一行文字中 卡佛的爱和感伤都隐藏在这种柔软的冷叙述里
Learning to Labour (Mandarin Edition)
Par Paul Willis. 1977

The Borrowers Afield (Mandarin Edition)
Par Mary Norton. 1998
Pod, Homily, and Arrietty Clock's huge adventures have been thrilling children young and old for fifty years--and their appeal is…
as strong as ever in these handsome new paperback packages. While the original beloved interior illustrations by Beth and Joe Krush have been retained, Marla Frazee's striking cover illustrations capture these little people with a larger-than-life appeal.波德一家在人类的大搜捕中逃离了地板下的家 开始了颠沛流离的野外生活 他们打算去投奔住在獾洞里的亨德瑞利舅舅一家 但到那里时 亲戚们已不知去向 他们捡到一只破靴子 把它拖到河岸的洞里搭建了一个临时的家 阿瑞埃蒂结识了从吉卜赛人那里借东西的男孩斯皮勒 斯皮勒时常用自己的打猎收获接济这些初到野外的同类 冬天来了 住在靴子里的波德一家弹尽粮绝 喝光最后一点酒后沉沉睡去 醒来发现到了一辆吉卜赛人的大车上 这是怎么回事呢 他们能从吉卜赛人那里逃脱吗 斯皮勒又是怎么帮他们和亨德瑞利舅舅一家团聚的呢 雪貂男孩汤姆是他们的福星还是杀手
Kiss of a Spider Woman (Mandarin Edition)
Par Manuel Puig. 1976
In the still darkness of their cell, Molina re-weaves the glittering and fragile stories of the film he loves, and…
the cynical Valentin listens. Valentin believes in the just cause which makes all suffering bearable; Molina believes in the magic of love which makes all else endurable. Each has always been alone, and always - especially now - in danger of betrayal. But in cell 7 each surrenders to the other something of himself that he has never surrendered before. 在阿根廷布宜诺斯艾利斯监狱的一间牢房里关押着两个囚犯 一个是政治犯瓦伦丁 另一个是同性恋者莫利纳 特务机关派到瓦伦丁身边的卧底 两人之间展开了一场奇妙的对话 呈现出一幅幅电影与现实交错的画面 本书1976年发表后 被翻译成多种文字 小说的魅力迅速蔓延开去 转化到各种表现形式 歌舞剧多年来久演不衰 成为百老汇经典 改编的电影产生过巨大的影响
Fires (Mandarin Edition)
Par Raymond Carver. 1988
A disparate collection of work bound by a unity of vision and obsession.本书收入卡佛的短篇小说,随笔及诗歌 小说方面 卡佛特别不满意 纽约客 文学编辑利什对 洗澡 , 所有的东西都粘在他身上…
和 咖啡先生和修理先生 的删节 他改了标题 大量修改内容 都收入 火 里 谎话 , 木屋 等短篇小说则是首次有中译本 诗歌方面 收录 你们不知道什么是爱 , 在克拉马斯河附近 , 我父亲二十二岁时的照片 等著名作品 随笔方面 有 关于写作 , 我父亲的一生 , 火 等文学爱好者期待已久的篇目
Suzko lilia
Par Hedoi Etxarte. 2008
Poema liburu bat, idazle baten lehena .(...) Lehen liburuak duen botere alkimiko hori ez da sekula errepikatuko. Tonuak eta tresnak…
hautatu ditu poetak: maitasunez, baina distantziarekin; ironiaz baina zinismorik gabe; surrealismoz, baina xalotasunik gabe (...) Harkaitz Cano.
Ez zaigu ahaztu
Par Alberto Barandiaran. 1998
Bidaia — Argentinara noa. Telefonoak ekarri zidan erantzuna argia eta ironiko samarra izan zen: — Igeri egiten ba al dakik?…
Nire zuzendariak ez zuen, nonbait, hain garbi ikusten. Bost hilabete neramatzan Atlantikoaz bestaldeko jendearekin harreman logiko samarra lotu nahian, diktadura militarraren garaian desagertutakoei buruz datuak biltzeko, baina etsita nengoen. Ez telefonoak, ez faxak, ez e-mailak ez zidaten balio argitu beharreko dudak argitzeko, zer edo zer gehiago jakiteko. Lehen ere norbaitek ohartarazia zidan inork egin ez zuen ikerketa telefonoz egin nahian nenbilela. Hara joan beharra zegoen. Bost hilabete horien ondotik sinetsirik nengoen merezi zuela, are, egin beharra zegoela. Egunkarietan maiz azaltzen ziren Baltasar Garzon epaileak hainbat desagerpen ikertzeko Argentinako hamar militarren kontra Madrilen zabaldutako prozesuei buruzko informazioak. Ordurako banekien horien artean euskaldunak bazirela. Familiarrekin hitz egin nahi nuen, hogei urtetan inork entzun nahi izan ez zuena jaso, eta hemen kontatu gero. Banuen esperantza testigantza hauen bidez 1976tik 1982ra bitarte desagertutako 30.000 lagunen sofrimendua ere konta nezakeela, herritartasunak ematen duen konplizitateari esker askok ulertuko luketela basakeriaren nondik norakoa. Uste betean nengoen ni. Oraindik, baina, nire zuzendaria konbentzitu behar nuen.
110. Street-eko geltokia
Par Iñaki Zabaleta Urkila. 2009
Euskal literaturaren historian libururik aipatu beharko balitz, irakurleen arreta eta harrera ona lortu dituena, 110. Street-eko geltokia izan liteke bat,…
zalantzarik gabe. Izan ere, 1985ean kaleratu zenetik, hogeitaka argitaraldi izan ditu, 50.000 ale saldu dira guztira, urtero pizten du irakurle berrien interesa, eta film bat ere egin dute nobela honexetan oinarrituta: Menos que cero.Zer du liburu honek horrelako arrakasta bereganatzeko? Trama ongi josia, giro erakargarriak, pertsonaia sinesgarri eta maitagarriak? Asko dira istorioaren dohainak, baina onena bertan sartzea izango duzu: hor deskubrituko dituzu, New Yorkeko metroan, Joseba eta Angie, ihesi dabilen nafarra eta publizitatean lan egiten duen Manhattango neska, bi mundu guztiz desberdin baina ustekabean lotuko direnak. Tartean, berriz, droga, amodioa? eta eleberri eder batek behar dituen osagai guztiak. Liburuaren historia labur bat eginez, 1983an idatzi zuen Iñaki Zabaletak, New York-en bertan, bere ikasketak osatzen zebilela. 1985ean kaleratu zuen Susa argitaletxeak eta hiru argitaraldi egin zituen guztira. 1988an Elkar-en atera zen, eta 2003ko iraileko hauxe da etxe honek egindako 25. argitaraldia. Hori dela-eta, edizio berezi bat egin nahi izan dugu: testua osorik berritu da (Euskaltzaindiak azken 15 urteotan emandako gomendioei jarraituz, eta esaldi batzuk hobetzeko ere bai, zenbait kasutan), hainbat zati gehitu ditu egileak han-hemen, lehenengo edizioan zeuden New Yorkeko metroko irudiak berreskuratu ditugu, eta, hauxe litzateke nobedade esanguratsuena, epilogo polit bezain originala erantsi dio Zabaletak bere lanari. Hau guztia kontuan hartuta, espero dugu berriz leitzera animatzen diren irakurle zaharrek lehengo atsegina berritzea, eta lehenengoz hurbiltzen direnek literatura maitaraziko dien deskubrimendu ederra egitea
Sendabide ala iruzurbide
Par Simon Singh eta Edzard Ernst. 2010
Medikuntza alternatiboaren azterketa berritzaile honetan, tratamendu ezagunenak aztertzen dira —besteak beste, akupuntura, homeopatia, aromaterapia, erreflexologia, kiropraktika eta sendabelarren medikuntza—, haien…
frogatutako onurak eta balizko arriskuak ikusteko. Baina zerk balio du eta zerk ez? Terapia alternatiboen eraginkortasunari buruz zer froga zientifiko dauden jakin nahi duen edonorentzat informazio zoragarria eta zientzia-azalpen argiak ematen ditu.Zientziak esperimentuak, behaketak, saiakuntzak, arrazoiketa eta eztabaida erabiltzen ditu egiaren inguruko adostasun objektibo batera iristeko. Ondorio bat erabakita dagoenean ere, zientziak ikertu eta zirikatu egiten du berak aldarrikatu duen hori, akatsen bat egin badu ere.Osasun publikoaren jardunbidearen eta politikaren gaineko erabakiak hartzeko metodo zientifikoak duen garrantzia berresten ahalegintzen da liburua, sendabide alternatibo eta osagarriekiko zorrotz jokatuz.
Baita hondakinak ere
Par Iñigo Astiz. 2012
Baita hondakinak ere, Iñigo Astiz: Ez dakit nor den, baina norbaitek denbora bat kalkulatu dit hemen. Eskaileretako argiari sakatu eta…
bertan gelditu naiz ikustera noiz suposatzen nauten kanpoan, noiz behar nukeen beste inon, agian beste inorekin, edo behintzat ez hemen: bakarrik, geldi, isilik. Ezertan ez. Bataz besteko presentzia bat dut munduaren leku zehatz honetan, eta nire ausazko existentziaren denbora agortzea erabaki dut gaur, beste inori eszedenterik utzi gabe. Norentzat dira nire segundoak ni ez nagoenean? Ordezkatzen al naute? Bigarrenez sakatu diot argiari, geldi, ezin asmatuz zer beste unerengatik sakrifikatu behar nukeen une hau, zer beste lekutan pentsatu nauten, eta zer beste bizitza amestu didaten.
Gauzak
Par Georges Perec. 2014
Gauzak: 60etako istorio bat bizitzaz gozatu nahi duen gazte-bikote baten istorioa da: Jerôme eta Sylvie. Bizitzaz gozatzeko, ordea, bide bakarra…
dakite: “gauzak” eduki, gauzak eskuratu, gauzak erosi, jakina. Aberatsak balira… Baina gauzek berengan sortzen duten lilura, bizimodu lasai eta erosoa izateko irrika, ezin dute ase, hori ez baitago ikasketak utzi dituzten bi gazte hauen eskura: inkestak egitetik piso txiki batean estu samar bizitzera behartuak dira. Hiriko erakusleihoek zoriontsu izateko behar duten guztia eskaintzen diete. Eskaini eta zoriona agindu, bai. Ez, ordea, musutruk. Georges Perec nobela honekin agertu zen letra frantsesen plazara. Renaudot saria irabazi zuen 1965ean, eta liburu miresgarri bihurtu zen belaunaldi batentzat. Handik laster, nobela honi kontrapuntua egiten dion beste bat idatzi zuen, Gizon bat lotan, gauzez batere arduratzeari uzten dion gazte baten istorioa.
Historiarik goibelena
Par Ford Madox Ford, Xabier Olarra. 1999
Ez dakit zein den zera hau hobekien idazteko modua: hobe litzatekeen historia hasieratik kontatzea, historia bat balitz bezala; edo denboraren…
urruntasunetik kontatzea, Leonoraren ezpainetatik edo Edwarden berarenetatik iritsiko balitzait bezala. Beraz, neure burua aste pare batez edo, landetxe bateko lurreko suaren alde batean imajinatuko dut, aurrez aurre solaskide onbera bat dudala. Eta solasean jarraituko dut, urrunean itsasoaren zurrumurrua aditzen den bitartean eta buruz gain haize beltz baten bolada bortitzak izar distiratsuak lustreatzen ari direla. Aldian behin jaiki, eta ateraino joango gara ilargi beteari begiratzera, eta esango dugu: ‘Hara! Proventzan: bezain argitsua da ia-ia!’Eta ondoren lurreko suaren ondora itzuliko gara, intziri gisako bat eginez Proventzan ez gaudelako, historiarik goibelenak ere alaiak diren lurraldean.
Cakes and Ale (Mandarin Edition)
Par W Maugham. 2000
Cakes and Ale is a delicious satire of London literary society between the Wars. Social climber Alroy Kear is flattered…
when he is selected by Edward Driffield's wife to pen the official biography of her lionized novelist husband, and determined to write a bestseller. But then Kear discovers the great novelist's voluptuous muse (and unlikely first wife), Rosie. 在 寻欢作乐 里 毛姆从现实中取材 将虚实相掺 借故事叙述者阿申登之口讲述了其与著名作家德里菲尔德及其前妻罗西的早年交往 而这段往事正是另一位流行小说家基尔所要挖掘的传记素材 读者可依稀指认出德里菲尔德是在影射哈代 基尔由休·沃尔波尔脱胎而来 至于罗西 则分明是乔伊斯笔下莫莉·布鲁姆的翻版
I Married a Communist(Mandarin Edition)
Par Philip Roth. 1998
I Married a Communist is the story of the rise and fall of Ira Ringold, a big American roughneck who…
begins life as a teenage ditch-digger in 1930s Newark, becomes a big-time 1940s radio star, and is destroyed, as both a performer and a man, in the McCarthy witchhunt of the 1950s.In this story cruelty, betrayal, and revenge spilling over into the public arena from their origins in Ira's turbulent personal life 这个苦涩的,略带诙谐的故事自始至终都是那么引人入胜 它唤醒了我们共有的历史中那个特定的时间和地点......立体重现了二战后的理想主义和伪善
Gizon bat lotan
Par Georges Perec, Juan Luis Agirre. 2014
“Hogeita bost urte eta hogeita bederatzi hortz-hagin dituk, hiru alkandora eta zortzi galtzerdi-pare, jada irakurtzen ez dituan liburu batzuk, jada…
entzuten ez dituan disko batzuk. Ez duk beste ezertaz oroitzeko gogorik, ez familiaz, ez ikasketez, ez maitaleez, ez lagunez, ezta oporrez ere, hire egitasmoez ere ez. Bidaian ibili haiz, eta ez duk bidaietatik ezer ekarri. Eserita hago eta itxaron besterik ez duk nahi, itxaron soilik, itxaroteko beste ezer ez dagoen arte: gaua etor dadin, orduek jo dezaten, egunak joan daitezen, oroitzapenak ezaba daitezen”. Honela ari da kontalaria bere buruarekin, “lotan dagoen” gizonarekin, baldankeriari bide eman eta indiferentzia erabatekoa zer den jakin nahi duen gizakiarekin.
Brahmanaren begia
Par Elisa Puricelli. 2014
Golden Harvest hirian udazkeneko azoka hasi berria da, eta Tom eta Josh bikiek helburu bat dute: auzoko neska gorrotagarri bat…
izutuko duen zerbait aurkitzea. Halako batean kristalezko begi berde bat ikusiko dute azokako saltoki artean: benetan oso egokia txantxa bat egiteko! Saltzaile zaharraren abisuak alferrik izango dira: brahmanaren begia daukanak hiru desio adieraz ditzake, baina haren lehengo jabe guztiak egoera misteriotsutan hil dira...
Kodeen liburua
Par Simon Singh. 1999
Milaka urtez, komunikazioaren eraginkortasuna izan dute ardatz errege-erreginek eta jeneralek beren herrialdeak gobernatzeko eta armadak zuzentzeko. Aldi berean, ondotxo zekiten…
zer ondorio zituzten beren mezuak esku okerretara iristeak, herrialde lehiakideei sekretu baliotsuak ezagutarazteak eta funtsezko informazioa etsaien esku uzteak. Mezuak etsaien eskuetara heltzeko arrisku eta mehatxuak bultzatu zuen garatzea kodeak eta zifrak: mezuak mozorrotzeko teknikak, dagokion hartzailea bakarrik izan dadin mezua irakurtzeko gai. Sekretu-premiaren ondorioz, kodeak egiteaz arduratzen diren sailak sortu dituzte herrialdeek, eta sail horien ardura da ahalik eta koderik egokienak sortzea komunikazioen segurtasuna bermatzeko. Aldi berean, etsaien kode-hausleak kode horiek hausten eta, hala, sekretuak lapurtzen saiatu dira beti. Kode-hausleak hizkuntzaren alkimistak dira, esanahirik gabeko ikurretatik abiaturik esanahidun hitzak biltzeko gai den tribu mistikoa. Kode eta zifren historia kodegileen eta kode-hausleen arteko borroka zaharraren istorioa da, historiaren bilakaeran eragin berebizikoa izan duen arma intelektualen lehia. Kodeen liburua idaztean, bi helburu nagusi izan ditut. Lehenengoa, kodeen eboluzioa deskribatzea. Eboluzioa termino egokia da, bai, kodeen garapena borroka ebolutibo gisa ikus baitaiteke. Kode batek kode-hausleen erasoak jasaten ditu beti. Kode-hausleek kode baten ahultasuna agerian uzten duen arma berriren bat garatzen dutenean, balioa galtzen du kode horrek. Desagertu egiten da, edo kode berri indartsuago bihurtzen. Era berean, kode berri horrek kode-hausleek haren ahulezia aurkitu arte bakarrik balioko du; eta horrela behin eta berriz. Bakterio baten andui infekzioso batekin gertatzen denaren antzekoa da. Bakterioak bizi eta hazi egiten dira, harik eta medikuek bakterioaren ahulezia agerian utzi eta hiltzen dituen antibiotiko bat aurkitzen duten arte. Bakterioek, orduan, eboluzionatu egin behar izaten dute, eta antibiotikoa engainatzen saiatu; eta, hori lortzen badute, aurrera egiten dute, eta berriz zabaltzen dira. Bakterioek eboluzionatu egin behar dute etengabe, antibiotiko berrien sarraskiari ihes egingo badiote.
Beste norbaiten zapatak
Par Garzi Kamio. 2012
Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat…
egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa...