Résultats de recherche de titre
Articles 1 à 20 sur 307

Bizitza amets
Par Pedro Calderón de la Barca, Xabier Payá Ruiz. 2013
Bizitza amets ez da edozein antzezlan: literatur mugimendu barrokoari atxikitzen zaion lana 1635ean estreinatu zen eta Pedro Calderón de la…
Barca autore espainiarraren antzerki-obra ezagunenetako bat da. Publiko zabaleko tragikomediak hiru ekitaldi eta 41 agerraldi ditu. Hiruko egitura agerikoa da atalen xedean eta tonuan: lehenak balio liriko nabarmena du; bigarrenean, funtsean ekintza nagusiak gertatzen dira; eta hirugarrenak gogoeta du helburu. Gaiari dagokionez, antzerkiak gizabanakoen patuaren eta askatasunaren arteko talka du langai, Barrokoko beste hainbat lanen ildoari jarraiki: ameslariak zer amets egiten duen ez dakien bezalaxe, gizakiak ez du bere bizitza erabakitzen, baina Segismundo protagonistak aurre egingo dio patuari.
Bikario Savoiarraren fede-aitortza
Par Jean-Jacques Rousseau, Esteban Antxustegi Igartua. 2009
Unibertsoaren ordenaz pentsatzen dut, ez sistema hutsekin azaltzeko bakarrik, hura etengabe miresteko eta unibertsoan sentitzen den haren egile jakintsua gurtzeko…
baizik. Harekin mintzatzen naiz, haren esentzia jainkotiarrez betetzen ditut nire ahalmenak, haren onurek hunkitzen naute, haren dohainak bedeinkatzen ditut, baina ez dut otoitzik egiten. Zer eskatuko diot? Gauzen bilakaera nigatik alda dezala? Nire aldeko mirariak egin ditzala? Nahi al nuke nik, gauza guztien gainetik haren jakinduriak ezarritako eta haren probidentziak iraunarazitako ordena maitatu behar duen honek, halako ordena nire erruz nahastea? Ez, horrelako eskaera ausartegia onartu beharrean, zigortu egin beharko litzateke. Ongia egiteko ahalmena ere ez diot eskatzen. Zergatik eskatuko diot jadanik eman didana? Ez al dit eman kontzientzia ongia maitatzeko, arrazoia ezagutzeko eta askatasuna hautatzeko? Gaizki egiten badut, ez dut aitzakiarik; nahi dudalako egiten dut: nire borondatea alda dezala eskatzea hark niri eskatzen didana eskatzea da, berak lan egitea eta nik soldata kobratzea nahi izatea da; nire mailarekin pozik ez egotea, gizakia ez izatea nahi izatea da, eta, existitzen denetik kanpoko zerbait nahi izatea desordena eta gaizkia nahi izatea da.
Bestea da mundua
Par Joan Mari Irigoien Aranberri. 2008
Hutsetik hasi eta handiki izatera iritsi da Nazario Orbe, XIX. eta XX. mendeen arteko industrializazio-prozesuan, lanaren lanez eta zapaldu beharrekoak…
zapalduz. Ez da txikiagoa haren emazte Regina Aldasororen epopeia, erdaraz ez jakitetik Madrilgo Villalbako markesen jauregiko konfiantzazko neskame izateraino.
Berriro igo nauzu
Par Xabier Mendiguren Elizegi. 1996
Itzuli da. Etxera dator presoa, Espainiako kartzeletan ia hemezortzi urteko zigorra osorik bete ondoren. Gurasoak besarkatzea, lagunekin topatzea, ongi-etorriko ekitaldiak…
? uholdeka datozkio sentipenak eta oroitzapenak lehenbiziko egun horietan, eta presoak ere sentimenduz gainezka dauka bere barrena, elkarren kontra talkaka borrokan: poza eta amorrua, samurtasuna eta zakarkeria bizinahia eta nekea, porrota eta biziraupena ?
Bekatuak
Par Ana Urkiza Ibaibarriaga. 2005
Bekatuaren ideia badirudi desterratua dugula geure burutik: modernoak gara, utikan sineskeria horiek! Alabaina, eguneroko bizitzan etengabe sortzen zaizkigu zalantzak, tentazioak,…
nola jokatu ez dakigun egoerak. Eta gero kontzientziaren harra dator, azpitik hazka eta hozka.Ana Urkizak hainbat ?bekatu? mota bildu ditu liburu honetan: harrokeria, mendekua, desleialtasuna, inbidia, faltsukeria, lapurreta, traizioa... Asmoa, baina, ez da katalogo bat egitea, ezta geure bizimodua antolatzeko aholkuak ematea ere, ipuinak asmatu baititu egileak gai horien inguruan.Istorio zirikatzaile bezain kitzikatzaileak dira bilduma honetakoak, ederrak eta sujerikorrak, giza kondizioan arakatu eta zer pentsatua ematen dutenak, azkenean irriño bat sortzeko ahoan, edo kezka bata arima barrenean.
Hilen logika ezkutua
Par Jabier Muguruza. 2015
Daniel Innerarity filosofoak esaten du Jabier Muguruza dela gure Leonard Cohen partikularra, euskaldunok gure artean daukaguna. Kanadarrak Popular problems diskoa…
kaleratu berri du, eta arazo itxuraz arrunt horiek, eguneroko egoera itxuraz xume horiek, izan dira beste behin ere Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak: Barne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, giza kondizioa, harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, bikote-harremanak, barneko indar ezezagunak, kulturaren egoera, bakardadea, duintasuna, zahartzaroa... horiek guztiak, umorez zipriztindurik, geure eguneroko bizimoduan txertaturik azaltzen dira Hilen logika ezkutua liburu eder honetan.
Arima enkoniatuak
Par Xabier Mendiguren Elizegi. 2006
Lau ipuin luze edo nobela laburrez osatua. Ikasleaz maitemindu den irakasle heldua, gaztetako abenturarik zoroenak elkarri kon-tatzen dizkioten bi emakume,…
politika eta larru kontuak nahasten dituen istorioa... Sentimen-duak nahiz gorputzak sortzen diguten ahalkea ahaztuz, muturreraino eraman ditu pertsonaiak eta egoerak, era askotako teknikak erabiliz: gutuna, elkarrizketa hutsa...
Ariadna eta Hankapalo
Par José Antonio Tellaetxe Isusi. 2004
Neskatila baten oihua entzun zen: aaaaaa! Eta piraten untzian kainoietara joan ziren denak arrapaladan. Kapelak hartu, pistolak eta labanak eskuratu,…
eta erratzaz armaturik abiatu zenik ere egon zen. Baten bat erasoka zetorkiela pentsatu zuten. Baina, neskarekin batera Hankapalo pirata zegoen. Hankapalo, Kizki bera kinka larrian jarri zuen kapitaina. Hankapalo handia, zazpi itsasoetako mamua. Kantak zionez, Hankapalo, pirata gaiztoa, okela gordina jaun eta itsasoko hura edaten zuena, lalarala...
Andraizea
Par Irati Goikoetxea. 2014
Haizea nora, burua hara. Haizeak nondik jotzen duen, hara joaten zaigu sarri burua. Nora doanik gabe gehienetan, mahai gainean oharrik…
utzi gabe. Izan daiteke lepo gainean egoteaz aspertu delako; izan daiteke lepoaz haragoko lurretan zer dagoen jakiteko irrikagatik. Gozoa da buruari joaten uztea, burua joan zaigula besteei sinetsaraztea, geure erokeria propioaren protagonista komiko bihurtzea. Dramari adarra jotzea. Eta barre egitea; joandako buruaz, eta lepo gainean irudimenak hutsuneari emandako zaplaztekoez. Gozoa da ni ez naizen hori izatera jolastea, nireak ez diren galtzetan ipurdia sartzea, uste dudanaren, dakidanaren eta jakin nahi ez dudanaren artean oreka galtzea. Gozoa da aspertu nahi izatea, parekoa begiz jatea, izara-arteko pixoihalak mamu bihurtzea. Gozoa da sinesten ez duzun hura sinetsaraztea. Eta gozoa da kontatzea, barka zenbatzea; bizitza kontatu bai, baina, bizitza ere zenbatu daitekeela ziurtatzea, bihotz erdika bihotz erdika. Dena ziurtatzea, ezer sinetsi ez arren.
612 euro
Par Cristina Fernández Blanco, Jon Arretxe. 2014
Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik…
pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak. 19 Kamera arrakastatsuaren ondoren dator 612 Euro. Toureren sagako bigarren nobela hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko. Gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria eraiki du, irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean daramana.
19 kamera
Par Cristina Fernández Blanco, Jon Arretxe. 2014
Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko…
istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak... Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio.
Arma, tiro, bammm!
Par Joan Mari Irigoien Aranberri. 2013
?Hamzak, beraz, leherketa hura zuen jada buruan: izango ez zuen, bada, puntuari begira zegoela musika hura etorri bazitzaion, bamm bamm-bamm?…
musika hura, bai, gorputzean ere sentitzen zuena, bere gorputza zuhaitz bat balitz bezala, zainak adartzat zituena eta bere bihotz hura fruitutzat; bihotz hura, soka bakarreko lautak bezala, bamm-bamm-bamm egiten zuena, sistoleak eta diastoleak bat eginik; musika hura, segundo gutiren buruan erabateko bakera eraman zuena: BAMMM!? Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria) bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte. Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.
All Of Us (Mandarin Edition)
Par Raymond Carver. 2014
我们所有人 雷蒙德·卡佛诗全集 This complete edition brings together all the poems of Carver's five previous books, from Fires to the posthumously…
published No Heroics, Please. It also contains bibliographical and textual notes on individual poems; a chronology of Carver's life and work; and a moving introduction by Carver's widow, the poet Tess Gallagher.本书涵盖了雷蒙德·卡佛一生创作的所有诗歌作品 文学价值尤为珍贵 卡佛诗歌具有其小说所有的美德 对于物质世界的深切关注 将广阔情感压缩在朴素瞬间的非凡能力 以及谈话式的亲切的诗歌声音 同时 他亦创造了一种奇妙的卡佛式的诗歌语调 柔软而克制 朴素而深邃 微妙地掌握着语言的尺度与抒情的适度 这种迷人的气息 像一层薄雾 淡淡地笼罩在卡佛的每一行文字中 卡佛的爱和感伤都隐藏在这种柔软的冷叙述里
Learning to Labour (Mandarin Edition)
Par Paul Willis. 1977

The Borrowers Afield (Mandarin Edition)
Par Mary Norton. 1998
Pod, Homily, and Arrietty Clock's huge adventures have been thrilling children young and old for fifty years--and their appeal is…
as strong as ever in these handsome new paperback packages. While the original beloved interior illustrations by Beth and Joe Krush have been retained, Marla Frazee's striking cover illustrations capture these little people with a larger-than-life appeal.波德一家在人类的大搜捕中逃离了地板下的家 开始了颠沛流离的野外生活 他们打算去投奔住在獾洞里的亨德瑞利舅舅一家 但到那里时 亲戚们已不知去向 他们捡到一只破靴子 把它拖到河岸的洞里搭建了一个临时的家 阿瑞埃蒂结识了从吉卜赛人那里借东西的男孩斯皮勒 斯皮勒时常用自己的打猎收获接济这些初到野外的同类 冬天来了 住在靴子里的波德一家弹尽粮绝 喝光最后一点酒后沉沉睡去 醒来发现到了一辆吉卜赛人的大车上 这是怎么回事呢 他们能从吉卜赛人那里逃脱吗 斯皮勒又是怎么帮他们和亨德瑞利舅舅一家团聚的呢 雪貂男孩汤姆是他们的福星还是杀手
Kiss of a Spider Woman (Mandarin Edition)
Par Manuel Puig. 1976
In the still darkness of their cell, Molina re-weaves the glittering and fragile stories of the film he loves, and…
the cynical Valentin listens. Valentin believes in the just cause which makes all suffering bearable; Molina believes in the magic of love which makes all else endurable. Each has always been alone, and always - especially now - in danger of betrayal. But in cell 7 each surrenders to the other something of himself that he has never surrendered before. 在阿根廷布宜诺斯艾利斯监狱的一间牢房里关押着两个囚犯 一个是政治犯瓦伦丁 另一个是同性恋者莫利纳 特务机关派到瓦伦丁身边的卧底 两人之间展开了一场奇妙的对话 呈现出一幅幅电影与现实交错的画面 本书1976年发表后 被翻译成多种文字 小说的魅力迅速蔓延开去 转化到各种表现形式 歌舞剧多年来久演不衰 成为百老汇经典 改编的电影产生过巨大的影响
Fires (Mandarin Edition)
Par Raymond Carver. 1988
A disparate collection of work bound by a unity of vision and obsession.本书收入卡佛的短篇小说,随笔及诗歌 小说方面 卡佛特别不满意 纽约客 文学编辑利什对 洗澡 , 所有的东西都粘在他身上…
和 咖啡先生和修理先生 的删节 他改了标题 大量修改内容 都收入 火 里 谎话 , 木屋 等短篇小说则是首次有中译本 诗歌方面 收录 你们不知道什么是爱 , 在克拉马斯河附近 , 我父亲二十二岁时的照片 等著名作品 随笔方面 有 关于写作 , 我父亲的一生 , 火 等文学爱好者期待已久的篇目
Suzko lilia
Par Hedoi Etxarte. 2008
Poema liburu bat, idazle baten lehena .(...) Lehen liburuak duen botere alkimiko hori ez da sekula errepikatuko. Tonuak eta tresnak…
hautatu ditu poetak: maitasunez, baina distantziarekin; ironiaz baina zinismorik gabe; surrealismoz, baina xalotasunik gabe (...) Harkaitz Cano.
Ez zaigu ahaztu
Par Alberto Barandiaran. 1998
Bidaia — Argentinara noa. Telefonoak ekarri zidan erantzuna argia eta ironiko samarra izan zen: — Igeri egiten ba al dakik?…
Nire zuzendariak ez zuen, nonbait, hain garbi ikusten. Bost hilabete neramatzan Atlantikoaz bestaldeko jendearekin harreman logiko samarra lotu nahian, diktadura militarraren garaian desagertutakoei buruz datuak biltzeko, baina etsita nengoen. Ez telefonoak, ez faxak, ez e-mailak ez zidaten balio argitu beharreko dudak argitzeko, zer edo zer gehiago jakiteko. Lehen ere norbaitek ohartarazia zidan inork egin ez zuen ikerketa telefonoz egin nahian nenbilela. Hara joan beharra zegoen. Bost hilabete horien ondotik sinetsirik nengoen merezi zuela, are, egin beharra zegoela. Egunkarietan maiz azaltzen ziren Baltasar Garzon epaileak hainbat desagerpen ikertzeko Argentinako hamar militarren kontra Madrilen zabaldutako prozesuei buruzko informazioak. Ordurako banekien horien artean euskaldunak bazirela. Familiarrekin hitz egin nahi nuen, hogei urtetan inork entzun nahi izan ez zuena jaso, eta hemen kontatu gero. Banuen esperantza testigantza hauen bidez 1976tik 1982ra bitarte desagertutako 30.000 lagunen sofrimendua ere konta nezakeela, herritartasunak ematen duen konplizitateari esker askok ulertuko luketela basakeriaren nondik norakoa. Uste betean nengoen ni. Oraindik, baina, nire zuzendaria konbentzitu behar nuen.
110. Street-eko geltokia
Par Iñaki Zabaleta Urkila. 2009
Euskal literaturaren historian libururik aipatu beharko balitz, irakurleen arreta eta harrera ona lortu dituena, 110. Street-eko geltokia izan liteke bat,…
zalantzarik gabe. Izan ere, 1985ean kaleratu zenetik, hogeitaka argitaraldi izan ditu, 50.000 ale saldu dira guztira, urtero pizten du irakurle berrien interesa, eta film bat ere egin dute nobela honexetan oinarrituta: Menos que cero.Zer du liburu honek horrelako arrakasta bereganatzeko? Trama ongi josia, giro erakargarriak, pertsonaia sinesgarri eta maitagarriak? Asko dira istorioaren dohainak, baina onena bertan sartzea izango duzu: hor deskubrituko dituzu, New Yorkeko metroan, Joseba eta Angie, ihesi dabilen nafarra eta publizitatean lan egiten duen Manhattango neska, bi mundu guztiz desberdin baina ustekabean lotuko direnak. Tartean, berriz, droga, amodioa? eta eleberri eder batek behar dituen osagai guztiak. Liburuaren historia labur bat eginez, 1983an idatzi zuen Iñaki Zabaletak, New York-en bertan, bere ikasketak osatzen zebilela. 1985ean kaleratu zuen Susa argitaletxeak eta hiru argitaraldi egin zituen guztira. 1988an Elkar-en atera zen, eta 2003ko iraileko hauxe da etxe honek egindako 25. argitaraldia. Hori dela-eta, edizio berezi bat egin nahi izan dugu: testua osorik berritu da (Euskaltzaindiak azken 15 urteotan emandako gomendioei jarraituz, eta esaldi batzuk hobetzeko ere bai, zenbait kasutan), hainbat zati gehitu ditu egileak han-hemen, lehenengo edizioan zeuden New Yorkeko metroko irudiak berreskuratu ditugu, eta, hauxe litzateke nobedade esanguratsuena, epilogo polit bezain originala erantsi dio Zabaletak bere lanari. Hau guztia kontuan hartuta, espero dugu berriz leitzera animatzen diren irakurle zaharrek lehengo atsegina berritzea, eta lehenengoz hurbiltzen direnek literatura maitaraziko dien deskubrimendu ederra egitea